Erretenak: Y belaunaldia eta kulturgintza

2014/02/24 at 15:34 (Uncategorized)

Izenburua: Erretenak
Egileak: Kepa Matxain eta Ander Bolibar
Urtea: 2014
Iraupena: 34′

Nolako kezkak dituzte Y belaunaldikoek? Sentitzen al dute beren burua belaunaldi bateko kide? Zer iritzi dute kulturgintzako problematika orokorrez? Nola bizi dute transmisioaren gaia, edo tradizioaren berrikuntza, edo lehendik datorren fluxuari segida ematea?

Permalink Utzi erantzun bat

Otsailean badago zer ikusi kartzela zaharrean

2014/01/31 at 12:51 (Uncategorized)

Bueltan dira ikus-entzunezkoak kartzela zaharrera!

Bereziki nabarmendu beharrean gaude Joxean´s Hileben film laburra, berau ikusteko aukera izango dugula otsailaren 14ean, horrez gain Txapa irratiko lagunek Zintzilik eta Hala Bedi irratiek berriki argitaratu dituzten dokumentalak ere programatu dituzte, eta gazte asanbladak jai herrikoiei buruzko Izan pirata ikus-entzunezkoa programatu du.

Otsailean zineklubaren esentzia bueltan da kartzela zaharrera, auskalo, agian norbait berotu eta berriro hasten da igandetako zinekluba martxan…

Otsaileko egitaraua:

  • Otsailak 14 – 20:00etan Joxean´s Hileben film laburra eta egileekin solasaldia
  • Otsailak 16 – 19:00etan Zintzilik irratiaren dokumentala eta solasaldia
  • Otsailak 21 – 19:00etan Izan pirata dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua
  • Otsailak 23 – 19:00etan Hala Bedi 30 urte dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia

Imagen

Permalink Utzi erantzun bat

Uztaileko kanpoko zinema emanaldiak

2013/07/01 at 20:11 (Uncategorized)

Aurten ere estalperik gabeko zinema proiekzioak eskeiniko dira Uztaileko asteazkenetan, gaztetxeko patioan, iluntzeko 22:30ean.

Hemen bergarako gazte asanbladak antolatu duen egitaraua:

Uztailak 03 – Hard Candy
Uztailak 10 – Encuentros en la tercera faseC’était un rendez-vous
Uztailak 17 – En el séptimo cielo
Uztailak 24 – El Violín
Uztailaak 30 – Film laburren maratoia

Ekimeneko kartel minimalista:

zinekluba

Permalink Utzi erantzun bat

2012/2013 denboraldiari hasiera

2012/10/03 at 23:08 (Uncategorized)

Badator bergarako gaztetxeko zineklubaren denboraldi berria. Igande honetan hasiko gara urrirako prestatu dugun umorezko ziklotxoarekin.

Urriak 07 – Aterriza como puedas
Urriak 14 – Trailer park boys

Igandean, 18:00etan eta muxutruk.

Permalink Utzi erantzun bat

Uztaileko asteartetan zinema proiekzioak gaztetxeko kanpoko patioan

2012/06/28 at 19:41 (Uncategorized)

Uztailean aurten ere zinema emanaldiak izango dira gaztetxeko kanpoko patioan. Astearte gauetan izango dira proiekzioak, gaueko 22:30ean eta muxutruk.

Hemen egitaraua:

Imagen

Permalink Utzi erantzun bat

Egubakoitzak kartzelan III

2012/04/24 at 0:33 (Uncategorized)

Badator Egubakoitzak kartzelan, maiatzeko ostiraletako gauetan kartzela zaharreko kanpo eszenatokia kontzertu edota ikuskizun lasaiez betetzeko asmoz sortutako egitasmoaren hirugarren edizioa.

Aurreko edizioen balorazio oso baikorra egin dugu eta hortik irten da hirugarren hau antolatzeko indarra. Aurreko bi hilabetetan gaztetxeko patioa leku magiko batean bihurtu zen eta bertan kartzela zaharrera etortzeko ohitura ez dutenak ere gerturatzea lortu genuen, guztion artean atmosfera berezi bat sortuz. Oraingoan ere ez dira kandelak, kafea, txokolatea, tonika eta lanparak faltako.

Aurreko formatuari eutsiko diogu, kontzertuak gaueko 22:00etan hasiko dira, inoiz baino puntualago eta kontzertu guztien sarrera hiru eurokoa izango da. Emanaldi guztiak bergarako irrati libretik, Txapa irratitik igorriko dira zuzenean 97,2 FMan eta www.txapairratia.org atarian.

Hemen daude bidaia honetan lagundu gaituzten musikariak: (Mezu amaieran proposamen guztien nondik norakoak)

(Pentekoste jaiak direla eta maiatzak 25eko kontzertua hurrengo astera pasa dugu, ekainak 1era)

Txertatutako irudia 1

Kartela handiago ikusteko

Maiatzak 04 – Anari eta Joseba Irazoki

Anari belaunaldi eta mugimendu guzti baten isla da. Aurkezpenik behar ez duen bakarlaria, kultuzko arrakasta. Azkoitiarraren musikak aingurak altxa eta barruak dantzatzen dizkizu, irla bilakatzen zaitu. Amua ez da txikia. Kartzela zaharreko aspaldiko laguna den Anari bakarlari formatuan arituko da kontzertu berezi bezain interesgarri honetan.

Joseba Irazoki hamaika aurpegidun musikaria da. Zaila da berako bardoaren ibilbidea laburtzen: Onddo, Do, Atom Rhumba, On Benito, Rafa Rueda eta hamaika kolaborazio mota guztietako proiektuetan. Gutxi dira kantutegi tradizionala modu esperimental eta berritzailean jorratzen ausartu eta bizirik irteten direnak, konbikzioz eta zorotasun koherentez idatzitako bidaia da Irazokirena, bakarrik zein taldean, beti du zerbait oparitzeko prest.

Maiatzak 11 – Estankona eta Bertso-tavern

Borja Estankona musikari gazteak gertutik eta sentimenduz abesten du. Adinez gaztea izan arren, esperientziadun artista da Estankona. Gutxiago gehiago dela erakusten duten horietako bat, Egubakoitzak kartzelan-eko gauerako ondo lagunduta etorriko den arren.

Bertso-tavern proiektuan, izenak aurreratzen digun bezala, bertsoak dira erdigune. Bertsoen oinarritik ordea, musika eta erritmo biziko hitz jario musikatua sortzen da, bertsolaritzaren irekidura beste behin ikusgarri utziz. Tabernatik haitzulora zortziko txikian. Manex Agirre, Ander Solozabal eta Julen Zulaika dira proiektu honen atzean dauden artistetako batzuk.

Maiatzak 18 – Jon Gurrutxaga eta Giranice

Blues eta rock erritmoak odolean daramatza.Txikitatik bizi izan du musika. Entzule bezala, lehenik, eta kantari eta bateria-jotzaile moduan, ondoren. Musikazaletasu-nak irratira eraman zuen eta irratiari dion maitasunak, kazetaritzara. Arima Beltzarenak egin zuen eta Jon &Sugramas taldearekin aritu ondoren, bakarlari moduan etorriko da kartzela zaharrera.

Eremu oso ezberdinetan ibilitako musikariak bildu dira proiektu berri honetan. Kanta berean erritmo eta matiz aldaketa bortitz zein leunak uztartzen dituzte melodia batek gidaturik. Mezu baten ordez, egoera bat transmititzeko helburuarekin egiten dute iturri oso desberdinetatik edaten duen musika instrumentalista. Honetarako, rockean oinarritzen diren gitarren gainetik bibolin batek gidatzen du kantaren ildoa. Beraiengan ohikoa izan ez arren, erronka onartu eta formatu akustikoan ariko dira edizio honetako bitxikerietako bat izanik.

Ekainak 01 –  Mara-mara eta Markos Untzeta

Mara-mara proiektuaren bi erpin nabariak Igor Arzuaga (Aurrez mara bezala aritu zena egubakoitzak kartzelan-eko azken edizioan) eta Luis Vil zinemagile eta musikari ospetsua dira. Biei artista zerrenda nabarmen bat gehitzen zaie proiektu berri honi gorputza emanez.

Markos Untzeta herrialde anglofonoetan hezitako musikaria da. Ingalaterran igo zen lehen aldiz taula gainera. Londres eta inguruko hirietan ibili ez ezik, Bahametara ere iritsi zen bere gitarrarekin. Euskal Herrira bueltatzean berriro euskaraz idazten hasi zen.Bere musikak garbi erakusten du zein den bere bidea: pop-rock estiloa, blues-folk ukituekin. Eta zeintzuek izan duten eragina berarengan: Bob Dylan, Neil Young, Bruce Springsteen, Van Morrison…

Kandela eta musika artean ikusiko gara,
Bergarako gazte asanblada

Permalink 2 Iruzkin

Martxoa eta apirileko egitaraua

2012/03/14 at 21:39 (Uncategorized)

Aukeztu dira martxoa eta apirilean gaztetxeko zineklub berrituan izango diren proiekzioak:

Permalink Utzi erantzun bat

Zinema emanaldien itzulera gaztetxera

2012/01/31 at 13:24 (Uncategorized)

Gaztetxeko zineklubak agur esan eta gero, ikasturte hasieran gazte asanbladak Elosun egin zuen kongresuan zinema emanaldiei jarraikortasuna emateko aukera desberdinak aztertu genituen.

Hemendik aurrera zineklubaren ardura pertsona finko batzuek izan ordez, bikoteka joango gara filmak aukeratu eta hauek proiektatzen. Eguna eta ordua berdina izango da, igandetan arratsaldeko 18:00etan, maiztasuna ordea aldatu egin da, hilean bi emanaldi egongo dira, hamabostean behin.

Edozeinek proiektatu dezake film bat, horretarako gaztetxeko asanbladara gerturatu beharko delarik data hartzera (Ostiraletan 19:00etan).

Hauek dira otsaileko filmak:

Otsailak 05 – RadioFavela
Otsailak 12 – El tercerhombre

Permalink Utzi erantzun bat

Gabonak bergarako gaztetxean!

2011/12/21 at 15:52 (Uncategorized)

Azken urteetan bezala, aurten ere hamabostaldi kulturala ospatuko dugu Bergarako gaztetxean, horretarako hamaika ekintza eta hitzordu ditugu jadanik gozatzeko prest abenduak 23an hasi eta urtarrilak5era bitartean. Gabonetako oporrak aprobetxatu eta eredu kontsumista, hedonista eta azalekoaren aisialdi alternatibo eta kritikoa proposatzea izan da gure helburua, horretarako mahai-inguruak, dokumentalak, bakarrizketak, antzerkiak, kontzertuak, tailerrak, film laburrak, karaokea, erakusketak eta abar luze bat antolatu ditugu. Ez eduki zalantzarik, etorri gabonetan Bergarako gaztetxera!

Hemen egitaraua:
Abenduak 23
19:00 Saioa Cabañas “Gauilunak” argazkilariaren erakusketaren inaugurazioa.

Saioa Cabañas bereziki euskal musika eszenako argazkiak ateratzeagatik da ezaguna. Erakusketa gabon guztietan zehar egongo da ikusgai gaztetxeko aretoan, urtarrilak 8arte. Informazio gehiago: www.gauilunak.com/

Abenduak 24
01:00 Indie gaua.

Herriko disko jartzaile batek girotuko du gabon-gaua, indie-rock estiloko musika emanaldi baterekin. Urtero lez ez da mojitorik faltako.

Abenduak 26
18:00 KrisiaK mahai-ingurua

Krisi energetikoa, krisi ekonomikoa, identitate krisia, krisi soziala… krisien garaia bizi omen dugu. Gonbidatu baten gidaritzapeenarekin, paradigma berri honi buruz hitz-egingo dugu.

Abenduak 27
18:00 Film laburren maratoia

Estilo desberdinetako film laburren proiekzioa, ez dira bitxikeriak eta sorpresak faltako…

Abenduak 28
10:00etan Asanblada irekia 2012 urteko tailer, hitzaldi eta bestelakoen plangintza orokorra antolatzeko

Abenduak 29
22:30 Monologoa Jon Plazaolaren eskutik

Jon Plazaola urretxuarrak bakarrizketa umoristikoa eskainiko du iluntzean.

Abenduak 30
22:30 “eta karmele?” Emakumeen indarkeriaren aurkako umorezko antzerkia

“Eta Karmele?” bi emakumeren arteko elkarrizketa da, umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamendu zentzudunenetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat besterik ez dagoela erakusten diguna. Guztiaren erdigune, Karmele dugu. Nor ote da Karmele? Topatuko al dugu? Nolakoa izango ote da? Zentzurik ba al du Karmeleren bila ibiltzeak? Baina batez ere…non dago Karmele? Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek antzeztua. Gidoia: Samara Velte.

Abenduak 31
01:30 Potroestu eta guajaloteak
03:00 Karaokea IV. edizioa

Ohitura den bezala, urteari hasiera emateko jai kuriosoa egongo da Bergarako gaztetxean. Lehenengo herriko musikari talde batek Potroestu eta guajaloteak izenpean Kojon prieto taldearen bertsio festa eskainiko dute. Ondoren azken urteetako arrakastaren babespean, gaztetxeko karaokearen edizio berri bat egongo da.

Urtarrilak 2
18:00 “Borroka ideologikoa Euskal Herrian” mahai-ingurua .

Andoni Olariaga eta Iban Galletebeitia Lapiko Kritikoa aldizkariko kideak gaur egungo paradigma berriari buruz hitz-egingo dute, ondoren guztion artean eztabaidatzeko aukera egongo da.

Urtarrilak 3
19:00 Kontzertuak: Shut up + Ghetto

Shut Up, funk-rock instrumentala jorratzen duen talde gaztea da. Fernando Laskurain (gitarra), Mikel Azkargorta (baxua) eta Mikel Ilarduia (bateria) Mahaster River eta Aby Kem bezalako taldeetan ibilitako musiko arituak dira. Jazz-a, funk berriena, rock klasikoena eta hurbilketa pertsonal eta intimistagoak uztartzen dituzten konposizio propioak sortu dituzte.

Ghetto taldea 2007an Mendiola, Elorrixo, Durango, Bergara eta Atxondoko sei lagunek Anboto azpiko bailara galdu baten barrenean dagoen Santixa auzoko baserri batean sortu zen, rock-a eta funk-a nahasten ditu proiektu honek.

Urtarrilak 4
18:00 Kaleak margotzen
22:30 Exit through the gift shop dokumentala

Nola islatu gure ideiak paretetan? Orijinaltasuna eta ideia onak nahasten dituzten Azkoitiko aditu batzuen eskutik gomendio eta ariketa praktikoak nahasten dituen plantilla tailerra izango da arratsaldean.

Gauean Banksy artista ezagunaren Exit through the gift shop dokumentala proiektatuko da, kaleko arteari buruzko maisulana.

Urtarrilak 5
18:30 Señor Buho
00:00 Governors + Drop

Arratsaldean Ibizatik zuzenean datorren Señor buho pop-rock taldea izango da gaztetxean.

Gauean arrasateko Governors taldea egongo da Collage bere azken diska aurkezten, Governors-ekin batera Drop arrasateko metal talde berria izango da.
Besterik ez, gabonetan kartzela zaharrean ikusiko garelakoan, ondo ospatu oporrak eta izan errebelde.
Bergarako gazte asanblada

Permalink Utzi erantzun bat

Agurra

2011/10/19 at 22:30 (Uncategorized)

Aurten ez da zinema emanaldirik egongo kartzela zaharrean, hiru urteko zikloa ixtera goaz.  Guztira 110 film proiektatu ditugu eta dudarik gabe plazer bat izan da proiektuan parte hartzea.

Ezin izan diogu iganderoko maiztasunak eskatzen duen lan-kargari aurre egin eta aurten proiektua bertan behera uztea erabaki dugu. Honek ez du esan nahi gaztetxean ez denik zinema proiekziorik egongo, data esanguratsuetan antolatuko ditugu emanaldi solteak eta horrez gain, aurten ikus-entzunezkoekin zerikusia duen beste proiektu bat sortuko da gaztetxean, lagun talde batek hilabeteko azken ostegunetan dokumental bat proiektatuko du.

Gogoratu behar dugu gaztetxea herriari irekita dagoela eta inork zineklubaren testigua hartzea edo zerbait berria sortzea nahi badu, kartzelako ateak irekita daude herri guztiarentzat.

Mingarria da Bergara bezalako herri batean zinema aretorik gabe jarraitzea, alde horretatik nobedade gutxi. Aurrez ere gabeziari aurre egiteko asmo gutxi bazeuden, krisiarekin datozen lehen mozketak kulturak pairatzen dituenez, etorkizun beltza dauka herriak alde horretatik. Zinea orain mugimendua ere husten joan da eta Zabalotegiko aretoa bezalako partxea betikotzekotan dago. Ez dugu Nuovo Ariznoa bat eskatzen, baina argi dagoena da 35mm-ko zinemaz zein kalitate handiko zinema digitalaz gozatzea nahi badugu kanpora joan behar garela. Asier Altuna bergararrak Bertsolari, bere azken lana Arrasaten estreinatu behar izan du Aupa Etxebeste herriko frontoian modu txarrean estreinatu ondoren. Euskal herri osoan ikusi daiteke filma Bergaran, zinemagilearen sorterrian, izan ezik. Hilabete amaierarako antolatu dute proiekzioa Zabalotegin, 120 eserleku eta DVD sistemarekin, auzo-lotsa.

Zineklubaren proiektura itzuliz, guretako plazer bat izan da igandero doan alternatiba bat eskaintzea. Gure asmoa filma proiektatzeaz gain, kolokioa egitea zen baina alderdi horretan ez dugu asmatu, gutxitan lortu dugu eta mahai-ingurua osatzea. Momentu gogoangarri asko utzi digu ordea proiektuak. Negar, emozionatu, gorrotatu, maitatu, kritikatu, pentsatu, disfrutatu, ikasi… denetarik egin dugu eta bertan bizitakoak ez dira erraz ahaztuko.

Eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen zinekluba proiektuaren parte izan zareten guztioi, proiekziotara etorri, muntaian eta desmuntaian lagundu, filmak gomendatu, bozgorailu lanetan ibili… modu batean edo bestean proiektuaren parte izan zareten guztioi eskerrik asko, gustuko pelikula bakarra partekatu eta igande baterako alternatiba bat sortu badugu nahiko, merezi izan du.

Besarkada bero bat,
Bergarako gaztetxeko zinekluba

Azken hiru urtetan proiektatutako filmak:

2008/12/07 – Una historia del Bronx
2008/12/14 – El club de la lucha
2008/12/21 – Donnie Darko
2008/12/29 – Scarface
2009/01/04 – Lucio
2009/01/11 – Snatch
2009/01/18 – Teléfono rojo
2009/01/25 – El gran lebowski
2009/02/01 – El día de la Marmota
2009/02/08 – Memento
2009/02/15 – Quadrophenia
2009/02/22 – Alguien voló sobre el nido del cuco
2009/03/01 – Salvador
2009/03/08 – Ciudad de Dios
2009/03/15 – Hacia rutas salvajes
2009/03/22 – 24 Hour Party People
2009/03/29 – Réquiem por un sueño
2009/04/05 – El señor de la guerra
2009/04/12 – Granujas de medio pelo
2009/04/19 – Green Street Hooligans
2009/04/26 – Fargo
2009/05/03 – 300
2009/05/10 – En la cuerda floja
2009/05/17 – El viento que agita la cebada
2009/05/24 – Contact
2009/06/07 – Soy un cyborg
2009/06/14 – Vanilla Sky
2009/06/21 – Elephant
2009/06/28 – Clerks
2009/10/04 – Primavera, verano, otoño, invierno… y primavera
2009/10/11 – Gran torino
2009/10/18 – El caballero oscuro
2009/10/25 – Vals con Bashir
2009/11/01 – V de Vendetta
2009/11/08 – Bagdad Rap
2009/11/15 – El método
2009/11/22 – El sargento de hierro
2009/11/29 – Concursante
2009/12/06 – Partes privadas
2009/12/13 – Días de radio
2009/12/20 – I cento passi
2009/12/27 – LT22 Radio La Colifata
2010/01/03 – La marcha del millón de hombres
2010/01/10 – Sospechosos habituales
2010/01/17 – To shoot an elephant
2010/01/24 – 12 monos
2010/01/31 – La revolución no será televisada
2010/02/07 – En tierra de nadie
2010/02/14 – Hero
2010/02/21 – Encuentros en la tercera fase
2010/02/28– Las Tortugas También Vuelan
2010/03/07 – Primera plana
2010/03/14 – La habitación de Fermat
2010/03/21 – Doce hombres sin piedad
2010/03/28 – La caja Kovak
2010/04/04 – Diario de un rebelde
2010/04/11 – Camino a la gloria
2010/04/18 – Entrenador Carter
2010/04/25 – Una mala jugada
2010/05/02 – Idiocracia
2010/05/09 – Están vivos
2010/05/16 – Battle royale
2010/05/30 – Hijos de los hombres
2010/06/10 – El experimento
2010/06/13 – El expreso de medianoche
2010/06/17 – Cadena perpetua
2010/06/24 – La gran evasión
2010/07/01 – Los cronocrimenes
2010/07/08 –  Cortina de humo
2010/07/15 – Moon
2010/07/22 – Human nature
2010/07/28 – Plan oculto
2010/10/03 – Cinema Paradiso
2010/10/10  – La estrategia del caracol
2010/10/17  – Hierro 3
2010/10/31  – El jefe de todo esto
2010/11/07 – El sentido de la vida
2010/11/14 – Waking life
2010/11/21 – El séptimo sello
2010/11/28 – Collapse
2010/12/05 – Confesiones de una mente peligrosa
2010/12/12– Network, un mundo implacable
2010/12/19– Outfoxed
2010/12/26 – Asesinos Natos
2011/01/02 – Noche en la tierra
2011/01/09– 99 francos
2011/01/16 – En un mundo libre
2011/01/23 – El odio
2011/01/30 – Un lugar en el mundo
2011/02/06 – Salda badago
2011/02/13 – American Hardcore
2011/02/20 – Metal: A Headbanger’s Journey
2011/02/27 – RiP: A Remix Manifesto
2011/03/06 – El octavo día
2011/03/13 – La escafandra y la mariposa
2011/03/20 – Bienvenido Mr. Chance
2011/03/27 – Bailar en la oscuridad
2011/04/03 – Fargo
2011/04/10 – Comprar, tirar, comprar
2011/04/17 – Los Edukadores
2011/04/24 – La Ola
2011/05/01 – Nazarín
2011/05/08 – El verdugo
2011/05/15 – The Bird People in China
2011/05/22 – El político
2011/06/19 – Mi mejor enemigo
2011/07/06 – Uno, dos, tres
2011/07/13 – Arizona Baby
2011/07/20 – Academia Rushmore
2011/07/27 – Zombies party

Permalink Utzi erantzun bat

Next page »