Urriak 4 – Primavera, verano, otoño, invierno… y primavera

2009/09/30 at 0:01 (Uncategorized)

primavera verano-post

Izenburua: Primavera, verano, otoño, invierno… y primavera
Zuzendaria: Kim Ki-duk
Urtea: 2003
Iraupena: 103′

Laburpena: Monje budista esperimentatu bat, bere dizipulu gaztearekin bizi da mendi arteko monasterio miragarri batetan,
baina iñork ez dio, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte, gure bizitzari erritmoa ematen dioten urtaroei ihes egiten.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Urriak 4  (Domeka) – Arratsaldeko 18:00retan Bergarako Gaztetxean

Esteka iraunkorra Utzi erantzun bat

2009/2010 denboraldiari hasiera emateko prest

2009/09/25 at 22:14 (Uncategorized)

Urrian hasiko dugu denboraldi berria, aurreko urteko dinamika berdina jarraitzea pentsatu dugu. Domekero arratsaldeko 6retan film bat muxutruk ikusteko aukera egongo da bergarako gaztetxean.

Norbaitek ideiarik edo edozein motatako ñabardura edo laguntzaren bat helaraztea nahi badigu, email bat  idatzi dezake (bergarazinekluba arroba gmail puntu com) edo Ostiralero Bergarako Gaztetxean egiten den asanbleara agertu daiteke.

Hasi gaitezen ba Urriako egitarauarekin:

Urriak 4 – Primavera, verano, otoño, invierno… y primavera

Urriak 11– Gran torino

Urriak 18 – El caballero oscuro

Urriak 25 – Vals con Bashir

ZineKluba Kartela 2009-10

Urriak 4ean ikusiko gara elkar, etorri lista pasatuko dugu eta!

Esteka iraunkorra Utzi erantzun bat