2009/2010 denboraldiari hasiera emateko prest
Urrian hasiko dugu denboraldi berria, aurreko urteko dinamika berdina jarraitzea pentsatu dugu. Domekero arratsaldeko 6retan film bat muxutruk ikusteko aukera egongo da bergarako gaztetxean.
Norbaitek ideiarik edo edozein motatako ñabardura edo laguntzaren bat helaraztea nahi badigu, email bat idatzi dezake (bergarazinekluba arroba gmail puntu com) edo Ostiralero Bergarako Gaztetxean egiten den asanbleara agertu daiteke.
Hasi gaitezen ba Urriako egitarauarekin:
Urriak 4 – Primavera, verano, otoño, invierno… y primavera
Urriak 11– Gran torino
Urriak 18 – El caballero oscuro
Urriak 25 – Vals con Bashir
Urriak 4ean ikusiko gara elkar, etorri lista pasatuko dugu eta!
Utzi erantzun bat