Amaitu da 2009/2010 denboraldia

2010/07/23 at 20:56 (Uncategorized)

Uztailak 23ko filmarekin, 2009/2010 denboraldia amaitutzat ematen dugu. Berez Plan oculto filma genuen aurreikusita azken film bezala hurrengo asteazkenerako, baina kasualitatez Antzuolan burutuko den AHTren aurkako akanpadak egun berdinean kontzertu bat antolatu du gaztetxean, egoera aztertuta, azken zine proiekzioa bertan behera uztea erabaki dugu.

Gaztetxeko zineklubak 3 urtez bizirik diharduen arren, gure bigarren denboraldia izan da eta oso gustura gaude esperientziarekin. Berrikuntza dezente izan ditugu denboraldi honetan irratiari buruzko zikloa Txapa irratiarekin elkarlanean, saskibaloiari buruzko zikloa Jimix-ekin elkarlanean, kartzelei buruzko zikloa gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko, distopiei buruzko zikloa, udako ostegun gabetako aire libreko zinema emanaldiak…

Guztira 70 pelikula jarri ditugu azken bi urteetan

Tamalez, zineklubaren antolakuntzan dihardugun bi pertsonetatik bat atzerrira doa ikastera eta hurrengo denboraldian ezingo du parte hartu. Gure asmoa jarraitzea da, baina egoera aztertu eta hurrengo denboraldi hasieran hartuko dugun erabakira itxaron beharko dugu.

Gogorarazi nahi dugu Bergarako gaztetxeko zinekluba talde ireki eta zabala dela, inork antolakuntzan sartzea nahi izanez gero edo zikloren bat antolatzea nahi izanez gero guregana etortzea besterik ez du.

Azken urteetan Bergaran zinemaz gozatzeko aukerak asko aldatu dira. Novedades itxi zutenean ez zegoen film bat ikusteko aukerarik herrian. Ondoren gaztetxeko zinekluba hasi zen eta ondoren udaletxeak Zabalotegi aretoa zabaldu zuen. Azken mugimendu honekin, herrian Zinea orain deitzen zen mugimendua desagertu bazen ere, gure ustez herrian zine areto baten faltak gailentzen du oraindik ere hutsune kulturalen zerrenda. Ez dago 35mm-ko filmik ikusteko aukerarik herrian.

Egoera ordea ez da guztiz iluna, etorkizunera begira aurreikusten den erabilera anitzeko antzokia definitzeko apirilean egin ziren bileretan izan ginen eta bertako lehentasunetako bat herriaren zinema aretoaren gabezia asebetetzea da.

Guk gureari eutsiko diogu eta ahal izanez gero, hurrengo urtean ere filmak proiektatuko ditugu bergarako gaztetxean. Eskerrik asko urtean zehar gaztetxera zineaz gozatzera etorri zareten guztioi eta nola ez domekero guztia muntatzen eta desmuntatzen ibili zaretenoi.

Uda ona pasa eta aprobetxatu udako gabak zinemaz gozatzeko!

Advertisements

Iruzkin 1

  1. Aitzol said,

    Aupa ZineKluba!!!
    hostopoak hostopo, segi aurrera! jajajja

    beti zuekin!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: