Laino skateparkean Zine Kluba hasiko dute asteazkenean

2011/02/14 at 22:00 (Uncategorized)

Facebook bidez, notizi berri bat heldu zaigu. Laino skatepark-ean film proiekzio bat emango dute asteazken honetan. Ez dakigu maiztasun zehatz bati eutsiko dion proiektua den edo alderantziz behin-behiniko proiekzioa den asteazkenekoa.

Pozteko berria dudarik gabe, herrian zinema aretoaren hutsunea izaten jarraitzen dugun arren, filmak era kolektibo eta sozialean ikusteko aukerak ugaltzen ari dira-eta.

Lehenago ere antolatu izan dituzte film laburren proiekzioak (Beldurrezko laburrak, animaziozkoak…) beraz formatua ez da berria lokalarentzat.

Eguna ordea, pertsonalki ez zait aproposa iruditzen. Asteazkenetan izaten dira Zabalotegiko zine klubeko proiekzioak eta aukera izanda, ez dago zertan konpetentzia edo kultur eragileen arteko lehiakortasuna sustatu behar.

Zinema proiekzioak  era irekian egiten dituzten agenteak beraz hiru dira gaur egun Bergaran. Honela gelditzen da hirukia: Udaletxeko areto ofiziala (Zabalotegi), negozio pribatua den taberna (Laino) eta asanblada ireki bidez funtzionatzen duen gaztetxe autogestionatua (Kartzela zaharra). Hiruak ikuspuntu eta helburu desberdinak dituzten kolektiboak izanik, aukeratutako filmak desberdinak dira eta agenteen ugalketak eskaintza kulturala osatu besterik ez du egiten.

Laino Zine-Kluba inauguratzeko, asteazken honetan Spike Lee-ren maisulan bat izango da ikusgai bertan, Do the right thing filma hain zuzen ere. Hitzordua gaueko 22:00etarako dute egina.

Zorte ona proiektuarekin eta informazio gehiago dugunean saiatuko gara proiektuaren nondik norakoak azaltzen.

Amaiera aurreikusiena Negu gorriak-en “Radio rahim” kantarekin amaitzea izango litzatekeenez, beste bi kuriositaterekin amaitu dut albistea.

1.- Gaztetxeko Germinal! fanzinearen lehen zenbakia dagoeneko sarean dago ikusgai eta bertan Iker Ugaldek “Haz lo que debas” filmari buruz egiten duen kritika irakurri daiteke.

2.- La noche del cazador film klasikoak film honetan izan zuen influentzia askotan ahaztu egiten denez, Mauro Entrialgoren tira hau ekarri nahi izan dut gogora.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: