Apirilak 17 – Los Edukadores

2011/04/10 at 21:00 (Uncategorized)

Izenburua: Los edukadores
Zuzendaria: Hans Weingartner
Urtea: 2005
Iraupena: 127′

Laburpena:

Jan, Peter eta Jule gaztaro errebeldeaz gozatzen ari dira. Sistema kritikatzeko “The edukators” izeneko erreboluzio taldea sortu dute eta indarkeria erabili gabe dirudunen kontzientziak harrotzen saiatuko dira.

Informazio gehiago:

Wikipedia (Gazteleraz)
Filmaffinity (Gazteleraz)
IMDb (Ingelesez)

Apirilak 17 domeka arratsaldeko 18:00etan Bergarako gaztetxean

Esteka iraunkorra Utzi erantzun bat

Egubakoitzak kartzelan

2011/04/10 at 10:00 (Uncategorized)

Zinematik aldentzen den arren, aipatzekoa iruditzen zait Bergarako gaztetxean maiatzeko ostiralak alaitzeko antolatu den ekimen ausart eta ezohiko hau.

Ostiral guztietarako kontzertu lasaiak antolatu dira Bergarako gaztetxeko kanpo eszenatokian. Egubakoitzak kartzelan izenarekin batailatu den egitasmorako bereziki barra bat atonduko da kanpoan, terraza inprobisatu bat muntatuz bertan kafea eta bestelakoak zerbitzatuko dira, musikaz lasai gozatzeko.

Hau da egitaraua:

Maiatzak 06

Mery May (Folk rock akustikoa / Arrasate)

Kritikak goraipatu eta lehiaketa desberdinetan nabarmendua izan ondoren, Arrasateko bakarlariak bere folk rock akustikoa ekarriko du kartzela zaharreko kanpo eszenatokira.

Esti eta Olatz (Euskal kantagintza / Zeanuri)

Esti eta Olatz: Gitarra, ahotsa eta flauta melodikoak nahasiz euskal kantagintza tradizionala jorratzen dute Esti eta Olatzek. Bi bizkaitar gazte hauek beraien musika lasaia eta sentimenduz beterikoa ekarriko dute gaztetxeko egubakoitz iluntzera.

Maiatzak 13

Mantala No! (Runba akustikoa / Beasain)

Punk taldeetan ibili izanagatik ezaguna baldin bada ere, oraingoan Mantala No! rumba alai eta kritikoarekin dator gaztetxera. “Palos y muelles” bere bigarren diskoa aurkeztuko du zuzenean.

Mor More (Bikote akustikoa / Zarautz)

Zarautzeko bikote akustikoak beraien kantak ekarriko dituzte gaztetxera.

Maiatzak 20

Moby Dick (Folk rock akustikoa / Getxo)

Abesti propioak eta bertsio ezagunak tartekatzen dituen bakarlari ezagunak, sentimenduz beteriko ahots indartsua eta gitarra akustikoa ekarriko du Bergarako gaztetxera.

Té Verde (Pop akustikoa / Bartzelona)

Katalanen proiektu berriak, rock-a, pop-a eta sentimenduz beteriko letrak nahasten ditu formatu akustiko interesgarri batetan. Aurrez beste hainbat proiektutan ibili diren eskarmentuzko bikoteak estatu osotik biratuko dute bergarakoa Euskal Herriko zita bakarra izanik.

Maiatzak 27

Mursego (Bakarlari esperimentala / Eibar)

Maite Arroitajauregiren bakarkako proiektu ezohikoak, txeloa eta casiotonea koherentziaz nahasten ditu kanta bitxi eta ederrak osatuz. Molderik ez duen proiektuak ez du inor indiferente uzten. Bere bigarren lana, (bi), izenekoa aurkeztera etorriko da Eibarreko saguzar ausarta.

Ain 1 (Folk akustikoa / Arrasate-Bergara)

Musikari beste dimentsio bat gehitzen dion proiektu interesgarria da Ain1. “Musika kaxa” izeneko ikuskizunak, musika lasaia, poesia eta zaindutako eszenaratze bat aurkeztuko digu kartzela zaharrean.

Kontzertuak puntual hasiko dira, gaueko 22:00etan eta guztiak izango dute 3€ko sarrera. Bertaratzeko arazoak dutenentzat, saio guztiak Txapa Irratiaren bidez emitituko dira zuzenean 97.2 FMko dialean eta streaming bidez www.txapairratia.org atarian.

Esteka iraunkorra Utzi erantzun bat