Gabonak bergarako gaztetxean!

2011/12/21 at 15:52 (Uncategorized)

Azken urteetan bezala, aurten ere hamabostaldi kulturala ospatuko dugu Bergarako gaztetxean, horretarako hamaika ekintza eta hitzordu ditugu jadanik gozatzeko prest abenduak 23an hasi eta urtarrilak5era bitartean. Gabonetako oporrak aprobetxatu eta eredu kontsumista, hedonista eta azalekoaren aisialdi alternatibo eta kritikoa proposatzea izan da gure helburua, horretarako mahai-inguruak, dokumentalak, bakarrizketak, antzerkiak, kontzertuak, tailerrak, film laburrak, karaokea, erakusketak eta abar luze bat antolatu ditugu. Ez eduki zalantzarik, etorri gabonetan Bergarako gaztetxera!

Hemen egitaraua:
Abenduak 23
19:00 Saioa Cabañas “Gauilunak” argazkilariaren erakusketaren inaugurazioa.

Saioa Cabañas bereziki euskal musika eszenako argazkiak ateratzeagatik da ezaguna. Erakusketa gabon guztietan zehar egongo da ikusgai gaztetxeko aretoan, urtarrilak 8arte. Informazio gehiago: www.gauilunak.com/

Abenduak 24
01:00 Indie gaua.

Herriko disko jartzaile batek girotuko du gabon-gaua, indie-rock estiloko musika emanaldi baterekin. Urtero lez ez da mojitorik faltako.

Abenduak 26
18:00 KrisiaK mahai-ingurua

Krisi energetikoa, krisi ekonomikoa, identitate krisia, krisi soziala… krisien garaia bizi omen dugu. Gonbidatu baten gidaritzapeenarekin, paradigma berri honi buruz hitz-egingo dugu.

Abenduak 27
18:00 Film laburren maratoia

Estilo desberdinetako film laburren proiekzioa, ez dira bitxikeriak eta sorpresak faltako…

Abenduak 28
10:00etan Asanblada irekia 2012 urteko tailer, hitzaldi eta bestelakoen plangintza orokorra antolatzeko

Abenduak 29
22:30 Monologoa Jon Plazaolaren eskutik

Jon Plazaola urretxuarrak bakarrizketa umoristikoa eskainiko du iluntzean.

Abenduak 30
22:30 “eta karmele?” Emakumeen indarkeriaren aurkako umorezko antzerkia

“Eta Karmele?” bi emakumeren arteko elkarrizketa da, umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamendu zentzudunenetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat besterik ez dagoela erakusten diguna. Guztiaren erdigune, Karmele dugu. Nor ote da Karmele? Topatuko al dugu? Nolakoa izango ote da? Zentzurik ba al du Karmeleren bila ibiltzeak? Baina batez ere…non dago Karmele? Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek antzeztua. Gidoia: Samara Velte.

Abenduak 31
01:30 Potroestu eta guajaloteak
03:00 Karaokea IV. edizioa

Ohitura den bezala, urteari hasiera emateko jai kuriosoa egongo da Bergarako gaztetxean. Lehenengo herriko musikari talde batek Potroestu eta guajaloteak izenpean Kojon prieto taldearen bertsio festa eskainiko dute. Ondoren azken urteetako arrakastaren babespean, gaztetxeko karaokearen edizio berri bat egongo da.

Urtarrilak 2
18:00 “Borroka ideologikoa Euskal Herrian” mahai-ingurua .

Andoni Olariaga eta Iban Galletebeitia Lapiko Kritikoa aldizkariko kideak gaur egungo paradigma berriari buruz hitz-egingo dute, ondoren guztion artean eztabaidatzeko aukera egongo da.

Urtarrilak 3
19:00 Kontzertuak: Shut up + Ghetto

Shut Up, funk-rock instrumentala jorratzen duen talde gaztea da. Fernando Laskurain (gitarra), Mikel Azkargorta (baxua) eta Mikel Ilarduia (bateria) Mahaster River eta Aby Kem bezalako taldeetan ibilitako musiko arituak dira. Jazz-a, funk berriena, rock klasikoena eta hurbilketa pertsonal eta intimistagoak uztartzen dituzten konposizio propioak sortu dituzte.

Ghetto taldea 2007an Mendiola, Elorrixo, Durango, Bergara eta Atxondoko sei lagunek Anboto azpiko bailara galdu baten barrenean dagoen Santixa auzoko baserri batean sortu zen, rock-a eta funk-a nahasten ditu proiektu honek.

Urtarrilak 4
18:00 Kaleak margotzen
22:30 Exit through the gift shop dokumentala

Nola islatu gure ideiak paretetan? Orijinaltasuna eta ideia onak nahasten dituzten Azkoitiko aditu batzuen eskutik gomendio eta ariketa praktikoak nahasten dituen plantilla tailerra izango da arratsaldean.

Gauean Banksy artista ezagunaren Exit through the gift shop dokumentala proiektatuko da, kaleko arteari buruzko maisulana.

Urtarrilak 5
18:30 Señor Buho
00:00 Governors + Drop

Arratsaldean Ibizatik zuzenean datorren Señor buho pop-rock taldea izango da gaztetxean.

Gauean arrasateko Governors taldea egongo da Collage bere azken diska aurkezten, Governors-ekin batera Drop arrasateko metal talde berria izango da.
Besterik ez, gabonetan kartzela zaharrean ikusiko garelakoan, ondo ospatu oporrak eta izan errebelde.
Bergarako gazte asanblada
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: