Uztailak 27 – Zombies party
Izenburua: Zombies party
Zuzendaria: Edgar Wright
Urtea: 2004
Iraupena: 99′
Laburpena:
Shaun-en bizitza gainbehera doa, egun osoa herriko pub batetan igarotzen du, bere amarekin diskutitu du eta neskalagunak utzi egin dio. Bizitzari buelta eman eta bere neskalagun ohiari pertsona heldu bat dela erakusteko, Shaunek, zombie multzo bati aurre egin beharko dio.
Informazio gehiago:
Wikipedia (Gazteleraz)
Filmaffinity (Gazteleraz)
IMDb (Ingelesez)
Uztailak 27, asteazkena, gabeko 22:30etan, bergarako gaztetxean
Uztailak 20 – Academia Rushmore
Izenburua: Academia Rushmore
Zuzendaria: Wes Anderson
Urtea: 1998
Iraupena: 93′
Laburpena:
Max Fisher, Rushmore unibertsitateko ikasle errebelde eta ezaguna da. Unibertsitateko aldizkariko editorea, kapitaina, elkarte desberdinetako lehendakaria eta Rushmore prestigiozko unibertsitateak bere historian izan duen ikasle txarrenetariko bat da.
Informazio gehiago:
Wikipedia (Gazteleraz)
Filmaffinity (Gazteleraz)
IMDb (Ingelesez)
Uztailak 20, asteazkena, gabeko 22:30etan, bergarako gaztetxean
Uztailak 13 – Arizona Baby
Izenburua: Arizona Baby
Zuzendaria: Joel Coen
Urtea: 1987
Iraupena: 93′
Laburpena:
H.I. eta Edwina, ume bat izateko gai ez diren bikote desesperatu bat da. Familia bat eraikitzeko helburuarekin, boskiak izan dituzten guraso batzuei ume bat bahitzea erabakitzen dute.
Informazio gehiago:
Wikipedia (Gazteleraz)
Filmaffinity (Gazteleraz)
IMDb (Ingelesez)
Uztailak 13, asteazkena, gabeko 22:30etan, bergarako gaztetxean
Uztailak 06 – Uno, dos, tres
Izenburua: Uno, dos, tres
Zuzendaria: Billy Wilder
Urtea: 1961
Iraupena: 108′
Laburpena:
C.R. MacNamarak, freskagarriak saltzen dituen multinazional batetako agente komertzialak, bere marka URSSen sartzen saiatzen ari da. Herrialde komunistara egin behar duen negozio bidaian bere buruzagiak alaba zaintzea agintzen dio, honek, MacNamaran tutoretzari muzin egin eta gazte komunista batez maitemintzen da.
Informazio gehiago:
Wikipedia (Gazteleraz)
Filmaffinity (Gazteleraz)
IMDb (Ingelesez)
Uztailak 06, asteazkena, gabeko 22:30etan, bergarako gaztetxean
Uztaileko agenda
Barealdia eta gero, udako proiekzioei eusteko ordua iritsi zaigu. Uztailerako umorezko lau film aukeratu ditugu, garai desberdinetako lau genero. Komedia politikoa, road komedia, komedia unibertsitarioa eta berrikuste komedia.
Gogoratu uztaileko datak egunez eta orduz aldatzen direla, proiekzioak asteazkenetan, gaueko 22:30etan izango dira, aire librean, bergarako gaztetxeko kanpoko patioan.
Ekin diezaiogun ba ikasturteko azken txanpari, hemen egitaraua:
Uztaila: Pelikula komikoak
- Uztailak 06 – Uno, dos, tres (1961, Billy Wilder)
- Uztailak 13 – Arizona Baby (1987, Joel Coen)
- Uztailak 20 – Academia Rushmore (1998, Wes Anderson)
- Uztailak 27 – Zombies party (2004, Edgar Wright)
Ekainak 19 – Mi mejor enemigo
Ekainean saiorik egongo ez zela aurreratu genuen arren, bergarako gaztetxeko urteurrenaren aitzakiari eutsiz, igande honetan hilak 19, gaueko 22:30etan “Mi mejor enemigo” filma proiektatuko da kanpoko patioan.
Izenburua: Mi mejor enemigo
Zuzendaria: Alex Bowen
Urtea: 2004
Iraupena: 100′
Laburpena:
Txile eta Argentina gerrara joateko prest daude Patagoniako frontean, txileko patruila batek iparrorratz galdu du eta ez daude ziur argentinako lurretan edo txilekoetan aitzurtu duten trintxera.
Informazio gehiago:
Wikipedia (Gazteleraz)
Filmaffinity (Gazteleraz)
IMDb (Ingelesez)
Ekainak 19, gabeko 22:30etan, bergarako gaztetxean
Gogoratu uztailean itzuliko garela hilabete osoko egitarauarekin, bitartean hemen urteurreneko egitarau osoa:
- 18:30etan Anarkherria 25 Urte hitzaldia, Hizlaria: Jakue Pascual
- 21:00tan Afaria “Auzoko” taldearen eskutik. Munduko Janariak izango dira dastagai. Talde honek, etorkinen integrazioa euskararekin uztartzen du eta honakoan etorkinekin batera euren lurraldeetako janariak egongo dira (senegal, latinoamerika, EH, Maroko). Afarirako sarrera 3 eurokoa izango da.
Ekainak 17 (Ostirala)
- 23:00tan. “Apropox” antzerki taldearen eskutik “Eunon” hitzik gabeko antzezlana.
Ekainak 18 (Larunbata)
- 12:00tan triki poteoa gaztetxetik abiatuta
- 14:30tan bertso bazkaria egongo da Eneritz Zabaleta eta Unai Gaztelumendi bertsolarien eskutik. Tiketak 8 euroren truke Arrano eta gaztetxean daude salgai.
- 19:00etan dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen duen taldea izango da.
- 22:30etan kontzertuak: Fight to Life, AMD eta Ziggy and Koustic.
Ekainak 19 (Igandea)
- 22:30etan Zinekluba kanpoko patioan: Mi Mejor Enemigo.
Ekainak 20 (Astelehena)
- 18:30etan La Ternura De Los Pueblos hitzaldia Jesus Valencia-ren eskutik.
Ekainak 21 (Asteartea)
- 18:30etan Musika Zuzenean, webgunearen aurkezpen tertulia herriko musikariekin.
- 21:00tan Txapa irratian (97.2 FM eta www.txapairratia.org atarian) Sasi guztien azpitikgaztetxeko historia, gaur egungo egoera eta etorkizuna aztertuko dituen irratsaio berezia.
Egubakoitzak kartzelan II
Egubakoitzak kartzelan egitasmoaren arrakasta ikusita, irailerako bigarren edizio bat prestatu dugu. Iraileko ostiral guztietan kontzertu lasaiak izango ditugu kartzela zaharreko kanpo eszenatokian.
Egitaraua hurrengoa da:
Irailak 09:
Mara
:Barealdia
Maiatzeko agendarekin amaituta, ekainean pelikularik egongo ez dela argitzeko ordua da (urteurrenean agian antolatuko dugu proiekzio bat).
Zineklubaren proiektua bereziki bi pertsonen artean eramaten dugu, aurten ordea batek ezin du parte hartu ikasketak kanpoan burutzen dabilelako eta horregatik inoiz baino zailtasun gehiago ditugu lan karga guztiari erantzuteko.
Ekainean bergarako jaiak eta azterketak daudenez, onena proiekziorik ez antolatzea dela erabaki dugu. Uztailean indar berrituta itzuliko gara, gauetan kanpoko patioan egiten ditugun proiekzioekin.
Ondo izan bitartean eta gogoratu barearen ondoren datorrela ekaitza!
Maiatzak 22 – El político
Izenburua: El político
Zuzendaria: Robert Rossen
Urtea: 1949
Iraupena: 109′
Laburpena:
Wili Stark, gizon prestu eta bihoztunak transformazio bat pairatuko du politikan sartzea erabakitzen duen egunean. Gobernadore bezala hautatua izan ondoren, bere printzipioez ahaztu eta hedabideak kontrolatuko ditu edonola ere boterean jarraitu ahal izateko.
Informazio gehiago:
Wikipedia (Gazteleraz)
Filmaffinity (Gazteleraz)
IMDb (Ingelesez)
Maiatzak 22, arratsaldeko 18:00etan, Bergarako gaztetxean
Maiatzak 15 – The Bird People in China
Izenburua: The Bird People in China
Zuzendaria: Takashi Miike
Urtea: 1998
Iraupena: 118′
Laburpena:
Lan kontuengandik, bi japoniar txinako herri galdu batera joaten dira. Zibilizaziotik aldenduta dagoen herriko herritarrek hegan egiteko gaitasuna dutela uste dute.
Informazio gehiago:
Wikipedia (Ingelesez)
Filmaffinity (Gazteleraz)
IMDb (Ingelesez)
Maiatzak 15, arratsaldeko 18:00etan, Bergarako gaztetxean