Maiatzak 16 – Battle Royale

2010/05/12 at 9:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , )

Izenburua: Battle Royale
Zuzendaria: Kinji Fukasaku
Urtea: 2000
Iraupena: 114′

Laburpena:

Hirugarren milenioaren hasieran, Japoniako egoera soziala sostengaezina bihurtu da. Langabezia maila %15ean dago eta ikasgelak anabasa hutsak dira. Gobernuak egoerari aurre egiteko, urtero institutu bateko ikasleak aukeratuko ditu irla batetan ‘Battle Royale’ izeneko joku batera jolasteko.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Advertisements

Permalink Utzi erantzun bat

Maiatzeko egitaraua

2010/04/25 at 21:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , )

Apirilean saskibaloiari buruzko ziklo bat antolatu bagenuen, oraingoan distopiei buruzko bat antolatu dugu.

Distopia bat, utopia baten antonimoa da. Gizarte perfektu bat islatu beharrean, gizarte anabasatsu bat erakustea da film distopiko baten helburua.

Zientzia fikziozko filmak izaten dira gehienetan. Zineklubean jarri izan ditugu mota honetako film batzuk (V de Vendetta, 12 monos …). Oraingoan ordea, hilabete guzti bat eskainiko diogu gaiari.

Maiatza: Film distopikoak

  • Maiatzak 02 – Idiocracia
  • Maiatzak 09 – Están vivos
  • Maiatzak 16 – Battle royale
  • Maiatzak 23 – Ez da zine emanaldirik egongo Mendekoste jaiak direlako
  • Maiatzak 30 – Hijos de los hombres

Permalink Utzi erantzun bat