Ekaineko egitaraua

2010/06/05 at 10:54 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , , )

Ekaina berrikuntza askorekin dator. Handiena egun, ordu eta leku aldaketa izango da. Udako denboraldia dela eta aurrerantzean ostegun gabetan, 22:30etan, kanpoko patioan eskainiko ditugu filmak.

Hori guztiari, gaztetxearen 10. urteurrena gehitu behar diogu. Hilabete berezia izango da eta horregatik kartzelei buruzko ziklo bat antolatu dugu.

Ekaina: Kartzelak zineman

  • Ekainak 10: El experimento
  • Ekainak 13: El expreso de medianoche
  • Ekainak 17: Cadena perpetua
  • Ekainak 24: La gran evasión

Advertisements

Permalink Utzi erantzun bat

Maiatzeko egitaraua

2010/04/25 at 21:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , )

Apirilean saskibaloiari buruzko ziklo bat antolatu bagenuen, oraingoan distopiei buruzko bat antolatu dugu.

Distopia bat, utopia baten antonimoa da. Gizarte perfektu bat islatu beharrean, gizarte anabasatsu bat erakustea da film distopiko baten helburua.

Zientzia fikziozko filmak izaten dira gehienetan. Zineklubean jarri izan ditugu mota honetako film batzuk (V de Vendetta, 12 monos …). Oraingoan ordea, hilabete guzti bat eskainiko diogu gaiari.

Maiatza: Film distopikoak

  • Maiatzak 02 – Idiocracia
  • Maiatzak 09 – Están vivos
  • Maiatzak 16 – Battle royale
  • Maiatzak 23 – Ez da zine emanaldirik egongo Mendekoste jaiak direlako
  • Maiatzak 30 – Hijos de los hombres

Permalink Utzi erantzun bat