Maiatzak 02 – Idiocracia

2010/04/28 at 8:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , )

Izenburua: Idiocracia
Zuzendaria: Mike Judge
Urtea: 2006
Iraupena: 81′

Laburpena:

Gizarte modernoak, urtetan gailendu den hautespen naturalarekin amaitu du, pertsona adimentsuak saritu ordez, beste ezaugarri batzuk lehenesten. Gauzak horrela 2500. urtean, hautespen artifizialaren ondorioz, ignorantzian oinarritutako gizartea nagusitzen da.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Advertisements

Permalink Utzi erantzun bat

Maiatzeko egitaraua

2010/04/25 at 21:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , )

Apirilean saskibaloiari buruzko ziklo bat antolatu bagenuen, oraingoan distopiei buruzko bat antolatu dugu.

Distopia bat, utopia baten antonimoa da. Gizarte perfektu bat islatu beharrean, gizarte anabasatsu bat erakustea da film distopiko baten helburua.

Zientzia fikziozko filmak izaten dira gehienetan. Zineklubean jarri izan ditugu mota honetako film batzuk (V de Vendetta, 12 monos …). Oraingoan ordea, hilabete guzti bat eskainiko diogu gaiari.

Maiatza: Film distopikoak

  • Maiatzak 02 – Idiocracia
  • Maiatzak 09 – Están vivos
  • Maiatzak 16 – Battle royale
  • Maiatzak 23 – Ez da zine emanaldirik egongo Mendekoste jaiak direlako
  • Maiatzak 30 – Hijos de los hombres

Permalink Utzi erantzun bat