Apirileko egitaraua

2010/03/29 at 10:00 (Uncategorized) (, , , , , )

Apirileko egitaraua berezia izango da, abenduan txapa irratiaren 25. urteurrena ospatzeko egin genuen bezala, hilabete hau tematikoa izango da. Txaparen kasuan irratia izan bazen hilabeteko muina, apirileko giltzarria saskibaloia izango da.

Jimix-ek, bergarabasket blog-eko arduradunak sortu zuen sarrera batetik etorri zitzaigun ideia. Bertan saskibaloia gai nagusi bezala dituzten film gehienak aztertu zituen Jimix-ek , guztira 35 baino gehiago…

Berarekin harremanetan jarri ginen hilabete tematikoa osatzeko ideiarekin. Ideia bikaina iruditu zitzaion eta zinekluberako interesgarrien izan zitezkeen 4 filmak aukeratzen lagundu zigun adeitasun osoz.

Elkarlan horren emaitza da, apirileko egitaraua. Besterik gabe, eskerrak Jimix-eri eta ea ondo irteten den hilabete berezi hau.

Aukeratutako filmak:

  • Apirilak 04 – Diario de un rebelde
  • Apirilak 11 – Camino a la gloria
  • Apirilak 18 – Entrenador Carter
  • Apirilak 25 – Una mala jugada

Permalink Iruzkin 1