Apirilak 25 – Una mala jugada

2010/04/21 at 10:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , , , , , , )

Izenburua: Una mala jugada (He got game)
Zuzendaria: Spike Lee
Urtea: 1998
Iraupena: 136′

Laburpena:

Jesus Shuttlesworth saskibaloiko jokalari bikainak unibertsitate askotako eskaintzak jaso ditu. Bere aita bitartean, kartzelan dago ama akabatzeagatik. Estatuko gobernadoreak , aita kartzelatik aterako du, bere semeak gobernadoreak nahi duen unibertsitatea aukeratu dezan.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Apirilak 18 – Entrenador Carter

2010/04/14 at 11:00 (Uncategorized) (, , , , , , )

Izenburua: Entrenador Carter
Zuzendaria: Thomas Carter
Urtea: 2004
Iraupena: 133′

Laburpena:

Saskibaloiko Oilers taldea hiriko txapelketarako prestatzen ari zen bitartean, Ken Carter entrenatzaileak, gimnasioa itxi zuen eta jokalariei jokatzea debekatu zien nota hobeak atera arte.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Apirilak 11 – Camino a la gloria

2010/04/05 at 13:47 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , , , )

Izenburua: Camino a la gloria
Zuzendaria: James Gartner
Urtea: 2006
Iraupena: 123′

Laburpena:

Haskins Texas Western Miners saskibaloiko ekipoaren entrenatzailea da. Partidu bat irabazteko helburuarekin, 1966an, beltzez  bakarrik osaturiko boskote nagusia aukeratzeak, eragin handia izango du estatu guztian zehar.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Apirileko egitaraua

2010/03/29 at 10:00 (Uncategorized) (, , , , , )

Apirileko egitaraua berezia izango da, abenduan txapa irratiaren 25. urteurrena ospatzeko egin genuen bezala, hilabete hau tematikoa izango da. Txaparen kasuan irratia izan bazen hilabeteko muina, apirileko giltzarria saskibaloia izango da.

Jimix-ek, bergarabasket blog-eko arduradunak sortu zuen sarrera batetik etorri zitzaigun ideia. Bertan saskibaloia gai nagusi bezala dituzten film gehienak aztertu zituen Jimix-ek , guztira 35 baino gehiago…

Berarekin harremanetan jarri ginen hilabete tematikoa osatzeko ideiarekin. Ideia bikaina iruditu zitzaion eta zinekluberako interesgarrien izan zitezkeen 4 filmak aukeratzen lagundu zigun adeitasun osoz.

Elkarlan horren emaitza da, apirileko egitaraua. Besterik gabe, eskerrak Jimix-eri eta ea ondo irteten den hilabete berezi hau.

Aukeratutako filmak:

  • Apirilak 04 – Diario de un rebelde
  • Apirilak 11 – Camino a la gloria
  • Apirilak 18 – Entrenador Carter
  • Apirilak 25 – Una mala jugada

Permalink Iruzkin 1