Ekaineko egitaraua

2010/06/05 at 10:54 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , , )

Ekaina berrikuntza askorekin dator. Handiena egun, ordu eta leku aldaketa izango da. Udako denboraldia dela eta aurrerantzean ostegun gabetan, 22:30etan, kanpoko patioan eskainiko ditugu filmak.

Hori guztiari, gaztetxearen 10. urteurrena gehitu behar diogu. Hilabete berezia izango da eta horregatik kartzelei buruzko ziklo bat antolatu dugu.

Ekaina: Kartzelak zineman

  • Ekainak 10: El experimento
  • Ekainak 13: El expreso de medianoche
  • Ekainak 17: Cadena perpetua
  • Ekainak 24: La gran evasión

Permalink Utzi erantzun bat

Maiatzak 30 – Hijos de los hombres

2010/05/19 at 9:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , )

Izenburua: Hijos de los hombres
Zuzendaria: Alfonso Cuarón
Urtea: 2006
Iraupena: 114′

Laburpena:

2027. urtean, gizakiak ugaltzeko gaitasuna galdu du eta gizartea bere desagerpena onartzen hasi da. Mundua kaos egoera batetan dagoen bitartean, Theok ahal duen guztia egingo du, etorkizunerako garrantzitsua izan daitekeen pertsona bakarra babesteko.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Maiatzak 16 – Battle Royale

2010/05/12 at 9:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , )

Izenburua: Battle Royale
Zuzendaria: Kinji Fukasaku
Urtea: 2000
Iraupena: 114′

Laburpena:

Hirugarren milenioaren hasieran, Japoniako egoera soziala sostengaezina bihurtu da. Langabezia maila %15ean dago eta ikasgelak anabasa hutsak dira. Gobernuak egoerari aurre egiteko, urtero institutu bateko ikasleak aukeratuko ditu irla batetan ‘Battle Royale’ izeneko joku batera jolasteko.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Maiatzak 09 – Están vivos

2010/05/05 at 9:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , , , )

Izenburua: Están vivos (They alive)
Zuzendaria: John Carpenter
Urtea: 1988
Iraupena: 95′

Laburpena:

Langile batek, ustekabez, pertsonen benetako izaera erakusten duten betaurreko batzuk aurkitzen ditu. Ikuspuntu berri honetatik, mundua etengabe kontrolatua eta boteredunek maneiatua dagoela konturatuko da eta horren aurka borrokatzen hasiko da.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Maiatzak 02 – Idiocracia

2010/04/28 at 8:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , )

Izenburua: Idiocracia
Zuzendaria: Mike Judge
Urtea: 2006
Iraupena: 81′

Laburpena:

Gizarte modernoak, urtetan gailendu den hautespen naturalarekin amaitu du, pertsona adimentsuak saritu ordez, beste ezaugarri batzuk lehenesten. Gauzak horrela 2500. urtean, hautespen artifizialaren ondorioz, ignorantzian oinarritutako gizartea nagusitzen da.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Maiatzeko egitaraua

2010/04/25 at 21:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , )

Apirilean saskibaloiari buruzko ziklo bat antolatu bagenuen, oraingoan distopiei buruzko bat antolatu dugu.

Distopia bat, utopia baten antonimoa da. Gizarte perfektu bat islatu beharrean, gizarte anabasatsu bat erakustea da film distopiko baten helburua.

Zientzia fikziozko filmak izaten dira gehienetan. Zineklubean jarri izan ditugu mota honetako film batzuk (V de Vendetta, 12 monos …). Oraingoan ordea, hilabete guzti bat eskainiko diogu gaiari.

Maiatza: Film distopikoak

  • Maiatzak 02 – Idiocracia
  • Maiatzak 09 – Están vivos
  • Maiatzak 16 – Battle royale
  • Maiatzak 23 – Ez da zine emanaldirik egongo Mendekoste jaiak direlako
  • Maiatzak 30 – Hijos de los hombres

Permalink Utzi erantzun bat

Apirilak 18 – Entrenador Carter

2010/04/14 at 11:00 (Uncategorized) (, , , , , , )

Izenburua: Entrenador Carter
Zuzendaria: Thomas Carter
Urtea: 2004
Iraupena: 133′

Laburpena:

Saskibaloiko Oilers taldea hiriko txapelketarako prestatzen ari zen bitartean, Ken Carter entrenatzaileak, gimnasioa itxi zuen eta jokalariei jokatzea debekatu zien nota hobeak atera arte.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Apirilak 11 – Camino a la gloria

2010/04/05 at 13:47 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , , , )

Izenburua: Camino a la gloria
Zuzendaria: James Gartner
Urtea: 2006
Iraupena: 123′

Laburpena:

Haskins Texas Western Miners saskibaloiko ekipoaren entrenatzailea da. Partidu bat irabazteko helburuarekin, 1966an, beltzez  bakarrik osaturiko boskote nagusia aukeratzeak, eragin handia izango du estatu guztian zehar.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Apirilak 04 – Diario de un rebelde

2010/04/01 at 18:14 (Uncategorized) (, , , , , , , , , , , , , , , )

Izenburua: Diario de un rebelde
Zuzendaria: Scott Kalvert
Urtea: 1995
Iraupena: 102′

Laburpena:

Jim Carroll idazlearen eta beste 4 gazteren kronikak azaltzen dituen filma. Nerabeen gaiztakeriek; garbiketa produktuak esnifatzen, argazki pornografikoez barre egiten, lapurketak burutzen… etorkizun iluna eskainiko diote.

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Martxoak 21 – Doce hombres sin piedad

2010/03/17 at 9:00 (Uncategorized) (, , , , , , , , )

Izenburua: Doce hombres sin piedad
Zuzendaria: Sidney Lumet
Urtea: 1957
Iraupena: 95′

Laburpena:

Epaiketa batetan froga eta testigantza guztiak errepasatu ondoren, 12 hiritarrez osaturiko epaimahaia kasua aztertzen ari da. Hasiera batetan, epaimahaiko hamaika kidek akusatua erruduna dela pentsatzen duten arren, hamabigarrena ez dago ados…

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Permalink Utzi erantzun bat

Next page »